Skip to main content
  • DriveMind Proiektua
    DriveMind proiektua abian da: auto autonomoak Lanbide Heziketara hurbiltzen ari dira

    Gure gidatze autonomoko proiektua Tknikak bultzatutako ekimena da, auto autonomoen teknologia, Openpilot proiektu irekia eta berari loturiko adimen artifiziala Lanbide Heziketako prestakuntzan txertatzeko helburuarekin. Proiektuan Oteitza Lizeo Politeknikoa, Cebanc eta Meka Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartzen dugu, elkarlanean eta ezagutza partekatuz.

  • Rakel Irigoien,  A.S.T.O.K.A. proiektuaren sortzailea.
    STARTinnova-k antolatutako bigarren hizketaldi digitala

    Rakel Irigoienekin ospatu dugu STARTinnova-k antolatutako bigarren hizketaldi digitala, azaroaren 6an goizeko 9:00tan. Aspalditik zeukan buruan halako gizarte mailako proiektu baten garapena eta, poliki-poliki, bere ametsa gauzatzen ari da. Elkartearen erronka gizarte-, osasun- eta/edo hezkuntza-erakundeekin lankidetzan aritzea da, terapiak egiteko eta animaliek pertsonen ongizatean dituzten onurak ikertzeko. Bide batez, urte luzeetan astoa gizakiaren bidelagun izan ondoren, bere etorkizuna bermatzen saiatzeko urrats bat ere bada.

  • “Hurrengoa zu. En la diana” erakusketa Zarauzko merkatu plazan
    “Hurrengoa zu. En la diana” erakusketa

    “Hurrengoa zu. En la diana” erakusketa. Urriak 28atik - azaroak 10era bitartean Merkatu plazako 1.solairuan egongo da irekita. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Baketik Fundazioak osatutako ikerketarekin buruturiko erakusketa bat izango da herrian. Bertan ezagutu ahal izango dira bereziki Gipuzkoan izandako jazarpen indarkeria eta mehatxu larriak. Oteitzako Erdi Mailako ikasleek bixita gidatua egingo dute hurrengo egunetan.

  • Proiektuaren azalpena
    Euskal Herriko historia 100 objektuetan
    Ikastolen Elkarteak eta Euskal WiKilarien elkarteak elkarlanean martxan jarri duten “Euskal Herriko historia 100 objektuetan” ekimenean parte hartzea erabaki du gure ikastolak. Ikaskide guztien artean objektu horien inguruko artikulua idatzi eta publikatuko dugu. Objektu bakoitzaren deskribapenez gain bere testuinguru historikoan kokatu beharko dugu.
  • Ikasleak Oteitza eguna ospatzen
    Oteitza Eguna

    Aurten ere, Urriak 21, Oteitza Eguna ospatu dugu Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle zein irakasleek.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00