Pasar al contenido principal
  • talde irabazlea
    ERRONKA 0

    Urterolez, aurten ere "0 ERRONKA" burutu dugu Oteitza Lizeo Politeknikoan. Ekintza honetan, Zikloetako ikasleek eta Batxilergoko 1. mailakoek hartu dute parte. Jardueraren helburua ikasle berrien arteko harremanak sustatzea eta talde-lana indartzea izan da, ikasturteari giro onean hasiera emateko.

    Aurten, irabazleek Euskalduna Tabernako tortilla patata bat eraman dute sari moduan.

  • 2026/27 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago
    2026/27 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago

    2026/27 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko.
    Eskaera epea ONLINE bidez: Uztailak 27- Irailak 30.
    Eskaera epea paperean OTEITZAn aurkezteko: Irailak 2-Irailak 25.

    Informazio guztia link honetan daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).
    Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).

  • IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA GALA GAR-EN INSTALAZIOETAN, Zaragoza-N (1. saioa)
    Robot kolaboratiboarekin soldadura gehigarriaren bidezko fabrikazioaren garapena

    Aurten "Robot kolaboratiboarekin soldadura gehigarriaren bidezko fabrikazioaren garapena" MEC proiektuan egon gara murgilduta.

    Denera 3 saio presentzial egin ditugu Iruñako CIP Virgen del Camino-ko irakasleekin.

    IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA GALA GAR-EN INSTALAZIOETAN, Zaragoza-N (1. saioa)

  • DriveMind Proiektua
    DriveMind proiektua abian da: auto autonomoak Lanbide Heziketara hurbiltzen ari dira

    Gure gidatze autonomoko proiektua Tknikak bultzatutako ekimena da, auto autonomoen teknologia, Openpilot proiektu irekia eta berari loturiko adimen artifiziala Lanbide Heziketako prestakuntzan txertatzeko helburuarekin. Proiektuan Oteitza Lizeo Politeknikoa, Cebanc eta Meka Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartzen dugu, elkarlanean eta ezagutza partekatuz.

  • Rakel Irigoien,  A.S.T.O.K.A. proiektuaren sortzailea.
    STARTinnova-k antolatutako bigarren hizketaldi digitala

    Rakel Irigoienekin ospatu dugu STARTinnova-k antolatutako bigarren hizketaldi digitala, azaroaren 6an goizeko 9:00tan. Aspalditik zeukan buruan halako gizarte mailako proiektu baten garapena eta, poliki-poliki, bere ametsa gauzatzen ari da. Elkartearen erronka gizarte-, osasun- eta/edo hezkuntza-erakundeekin lankidetzan aritzea da, terapiak egiteko eta animaliek pertsonen ongizatean dituzten onurak ikertzeko. Bide batez, urte luzeetan astoa gizakiaren bidelagun izan ondoren, bere etorkizuna bermatzen saiatzeko urrats bat ere bada.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00