Pasar al contenido principal
  • ZATOZ! azoka
    ZATOZ! AZOKA

    Lanbide Heziketaren eta enpleguaren azoka antolatu dute eskualdeko hainbat eragilek. Zatoz! izeneko azoka honen bigarren edizioa Azkoitin egin da, eta Urola Kosta eta Urola Erdi mailako Lanbide Heziketako eta enpleguko eskaintza ezagutzera ematea du helburu.

  • Kabituko ote?
    MAKINA BERRIA

     

    Opor aurretik Oteitza Lizeo Politeknikoko tailerrean makina berria sartu genuen. Ondoko bideoan egindako lanak ikusi ahalko dituzue!

  • Ikasleak Klimb Zarautz rokodromoan eskalatzen
    Oteitza Lizeoko ikasleak Klimb Zarautz rokodromoan

    Gaur goizean, Jarduera fisikoa, aisia eta osasuna ikasgaiko ikasleek Klimb Zarautz rokodromoa bisitatu dute, eskalada praktikatzeko. Kirol-jarduera honen bidez, indarra, oreka eta koordinazioa lantzeko aukera izan dute, esperientzia berriak biziz. Ikasleek motibazio handiz parte hartu dute, eta jardunaldi dinamiko eta dibertigarria izan dute.

     

  • LANBIDE HEZIKETA ETA ENPLEGU AZOKA
    LANBIDE HEZIKETA ETA ENPLEGU AZOKA

    Lanbide Heziketaren eta Enpleguaren agertoki bilakatuko da, ZATOZ! LANBIDE HEZIKETA ETA ENPLEGU AZOKAren II edizioa.

    Urola Kosta eta Urola Erdiko Lanbide Heziketen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zein Garapen Agentzien eskaintza ezagutzeko 9 stand eta esperientzia errealak ezagutzeko aukera paregabea.

    DENOK GONBIDATUTA ZAUDETE!!

  • Taldeko argazkia
    Italiako eta Herbereetako ikasleak

    Lanbide Heziketako goi mailako ikasleek Italiako eta Herbereetako ikasleak jaso dituzte.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00