Pasar al contenido principal
  • Azaroak 8
    Futbol txapelketako aste honetako ihardunaldiak

    Aste honetako ostegun eta ostiralean burutuko dira Oteitzako Futbol Txapelketako lehenengo bi ihardunaldiak.

    Informazio +

  • Oinarrizko konponketa elektrikoak ikastaroa
    Oinarrizko konponketa elektrikoak ikastaroa

    Oteitza Lizeo Politeknikoa eta Zarauzko emakumeen etxearen eskutik martxan da Oinarrizko konponketa elektrikoak ikastaroa. Bertan, partaideek Matxuratutako etxeko ohiko tresnetan konponketa txikiak egiteko beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eta behar diren erremintak erabiltzen ikasiko dute.

  • Ikasleak karta jokoan
    Euskararen arnasguneak

    UEMAkoak gurean izan dira soziolinguistikako batxilergoko ikasleekin tallerra egiteko. Arnasguneen inguruan aritu dira, eta hainbat dinamika egin dituzte horren inguruan hausnartzeko. Elkarlanean ikasi dute euskararen birikak direla arnasguneak, eta Urola Kostako herriak eta Oteitza ikastetxea izan daitezkeela horren adibide.

  • Mikroplastikoak bilatzen
    Mikroplastikoak hondartzan

    Gaurkoan Oteitzako ikasleak "Mikroplastikoak hondartzan" unitate didaktikoa lantzen egon dira. Ekintza hau Zarauzko udaletxe eta MATER museo ekoaktiboarekin elkarlanean burutu da. Bertan, herritarren zientziaren bidez itsas hondakinen eta mikroplastikoen analisia egin dute.

  • Oteitza Eguna
    Oteitza Eguna

    Urriak 21, Oteitza Eguna ospatu dugu Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle zein irakasleek.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik ostiralera

  • 08:00 - 16:00