Zergatik Oteitza lizeo politeknikoaren izena eta Gandiaga fundazioarena?

Jorge OteizaKontutan izanda ikastetxe berri honen sortzaileak alde batetik Zarautzeko frantziskotarrak direla eta beste alde batetik Orioko eta Zarauzko ikastolak, hiru agente hauekin bat egin zezakeen norbaiten bila jarrita Jorge Oteiza artista famatuarekin egin genuen topo.

Orion jaio bazen ere, ondoko Zarautzen bizi izan zen denboraldi gehiena. Hortaz aparte 1950. urtean Frantziskotarren Oñatiko Arantzazuko santutegiko fatxadako eskulturak egiteko lehiaketa irabazi zuen: "Apostoluak" taldea eta Pietatea. 1954 urtean Donostiako gotzaindegiak eskulturak zentsuratu zizkion eta bide ertzean abandonatuak egon ziren hainbat urtez. 1969 urtean amaitu ahal izan zituen.

Bittoriano GandiagaZentro berria sortu ondoren, hurrengo urratsa fundazioa sortzea zen eta fundazioari ere nolabaiteko izena eman behar zitzaion. Kontutan izanda Lizeo Politeknikoari Oteitza izena jarriko zitzaiola, beste pertsonai baten bila jarri eta Bitoriano Gandiaga olerkari eta idazle famatuarekin egin genuen topo.

Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen egin zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaiztu ondoren, Arantzazun eman zuen bere bizitza osoa.    

Oteitza Lizeo Politeknikoaren ikurra diseinatzerakoan Jorge Oteitzaren obra hartu genuen oinarritzat.

Baina nondik sortua izan da ikurra?

Ikurra edo logotipoa garai batean Jorge Oteitzak Frantziskotarren elizaren ertz batean oinarrituta egindako eskultura batetik ateratzen da.

Koloreei dagokionean grisa eta beltza dira ageri, harriaren eta itzalaren adierazgarri. Gorriaren esana honako hau da: Jorge Oteitzak beti erabiltzen zuen bufandaren kolorea da. Gainera Oteitza sariak banatzen direnean, bufanda gorri bat oparitzen da.

Oteitza Lizeo Politeknikoaren logoaOteitzaren eskultura, Frantziskotarren elizaren ertz batean oinarrituta