OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA: ATE IREKIAK maiatzak 2 eta 30
 Aurre matrikulazio epeak:
 Batxilergoa maiatzaren 2tik 11ra
 inprimakiak: 1. eskabide orria (Batxilergo guztiarentzat)
                    2.
ikasgai aukeraketa: 1.Batxilergorako 
                                                     2.Batxilergorako

 Lanbide Heziketa maiatzaren 28tik ekainaren 8ra
 Informazio gehiago: 943111000, Gipuzkoa kalea, 5, Zarautz

Azken Berriak

Albisteak

  1. Kalapitaren 3. alea argitan

    2012-05-08

    Kalapitaren azken alearekin ikasturteari amaiera eman nahi izan diogu. Uda ona pasa dezazuen opa dizuegu eta hurrengoan indar berrituta itzuliko gara!

  2. Ikasle arraunlari txapeldunak:

    Arraunean "fijoa" deritzon modalitateko batela. Puntatik hasita: Gratxina Lertxundi, Amaia Arregi, Onintza Olaizola, Leire Arriola, Eider Arruti (lemazaina) eta Nora Lopetegi (ordezkoa). Onintza ez beste neska guztiak Oteitzako ikasleak. Eider, Gratxina, Amaia eta Nora lehen batxilergoko ikasteal eta Leire bigarren batxilergokoa. Ligako bandera irabaztea izan zen neska hauen lehen lorpena, eta bertan ziaboga onenaren kopa ere etxeratu zuten. Legutianon jokatutako Euskadiko txapelketa ere irabazi zuten, honela, zuzen- zuzenean Espainiako txapelketan klasifikatuak izanda. Galiziara bideratu ziren, Moañara zehazki. Bertan klasifikatoria jokatu ostean pasaden igandeko finalean bigarren postuan geratu ziren eta zilarrezko domina lepoan zintzilikatu. Honela bateleko denboraldia amaitutzat emana dute, baina traineriletan eta traineruan jokatzen jarraituko dute emakume seniorren mailan bertako ikasle ohi diren zenbait neskekin batera.
     
    Zorionak neskak!!!

  3. Bertako esnea

    2012-04-25

    Kaixo denoi,

    Oteitzak, Agenda21 eta ingurumen batzordeak bideratuz, beste ikastetxeekin batera, Zarautzen jarri berri den esne makina sustatzeko kanpainan parte hartuko du.

    Idazkaritza ondoan udaletik ekarritako ontziak jaso ahalko dira apirilak 26, ostegunetik aurrera.

    Ekimen honek ondorengo helburuak uztartu nahi ditu:

  4. Lagun-Artea

    2012-04-23

    Astelehenean Goi mailako lehenengo mailetako Produkzioa eta Mantenuko ikasleak hiru irakaslerekin batera, Zumaiako Lagun-Artea enpresa ikustera joan ziren. Bertako harrera eta bisita bikainak izan ziren. Hemen argazkiak:

  5. ESME 2012 sariak

    2012-04-18

    ESME Junior enpresak urtero antolatzen duen "Enpresen ideien lehiaketan" parte hartu dute Oteitzako 2.batxilergoko ikasleek  eta aurten 3. postua lortu dute.
    Sari banaketa apirilaren 30ean izan zen Deustuko Unibertsitatean eguerdiko 12:00etan.