Ina Zulaika Holandan izan da Hetel Elkartearekin

  • 2010-06-22|
  • Iñigo Aranguren
Holandako Lanbide Heziketa Zentroen egitura eta funtzionamendua nolakoa den ezagutzeko asmoz, Hetel Lanbide Heziketako ikastetxe kontzertatuen elkarteak bidaia bat antolatu zuen Herbehereetara, joan den maiatzaren 16tik 21era. Bertan, ikastetxeetako Administrazio eta Finantzak zikloetako irakasleak izan ziren.

Bisitatutako Lanbide Heziketako (ROC) zentroak honako hauek izan ziren: Limburgeko Citaverde Horst ikastetxea, Rotterdameko Albeda College, Creative Factory eta RITC Albeda, Arnhemeko Rijn IJssel eta Amsterdameko Roc Van Amsterdam Airport eta Schiphol College.

Inak dioenez, goraipatzekoa izan da taldeko kideen arteko harreman ona eta holandar ikastetxeek beraien esku jarri dituzten baliabide guztiak.

Bidaiak gure egoera nahiko ona dela jakiteko balio izan du, eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eta portafolioaren ideia gauzatzeko ikuspegi berria emango digu.

Interesgarria izan da, beraz, esperientzia.