Gure ikasleetatik, Selektibitateko azterketa egin duten %100ak gainditu ditu probak. Ikasleen notaren batez bestekoa Erkidegoaren batez bestekoa baino askoz altuagoa izan da

  • 2010-06-18|
  • Iñigo Aranguren
Beste urte betez, pozgarria izan zaigu selektibitateko ohiko azterketaren noten emaitzak jasotzea, emaitza ikaragarri onak izan baititugu, Euskal Autonomi Erkidegoan azterketa egin dutenak lortutako 6,49a baino nota hobea lortu baitute.
 
Euskadin ohiko selektibitateko azterketan %97,62k gainditu du, Gipuzkoan %98,52k eta Oteitza Lizeo Politeknikoan %100ak. Berri pozgarria guretzat.
 
Azterketa honetara aurkeztu direnak batxilergoa amaitu duten 119 ikasle izan dira. Oteitzatik eraman duten batez besteko nota 7,53 izan da. Euskal Herriko ikastetxeen batez bestekoa 7,30 da. Hamarren batzuk baino ez dira, baina Kalitatezko Hezkuntzaren adierazgarri izan dira gerora Selektibitateko emaitzetan lortutakoak.

Bestalde, Selektibitateko ezohiko azterketak, datorren hilaren 7, 8 eta 9an izango dira. Bertara gure ikasle gutxi batzuk ere joango dira. Beraiei ere zorte ona opa diegu.
 
Gure ikasleei eta noski irakasleei ere Zorionak!!!