Oteitzako ikasleak ekintzailetasuna lehiaketan sarituak

  • 2010-06-10|
  • Iñigo Aranguren
Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzailetasuna eta autoenplegurako gaitasuna saritu ditu aurtengoan ere, Ekin! enpresa ideien III.lehiaketaren bitartez. Hala, gazteei eta eratuta edota eratzear dauden enpresei bultzada eman die erakundeak.

Bi atal izan ditu lehiaketak: enpresa ideiak eta enpresa egitasmoak. Guztira 25 egitasmo aurkeztu dituzte eta horien artean berritzaileenak, landuenak eta bideragarrienak saritu dituzte. Hala, surflarientzat biltegia proposatzen duen The Zuzu Wave ideiak eta Anima ardotegiak jaso zituzten lehenengo sariak kategoria bakoitzean.

Bertan Oteitzako ikasle diren ugari suertatu dira sarituak.

Zorionak guztiei!!!!