Azken Berriak

Albisteak

  1. Azterkosta 2007 Argazki Lehiaketa

    2008 - 04 - 29

    Oteitzako 2. Batxilergoko ikasleek azterkosta 2007 argazki lehiaketan parte hartu dute eta 4. kategorian (16 urtetik aurrera) lehenengo saria Jone Larrañagak (2.D) lortu du.

    Hemen argazki gehiago.

    Zorionak!

  2. Oteitza LP-ko bost ikasle, enpresa ideiarik onenen artean

    2008 - 04 - 24

    Deusto Unibertsitateko ESME junior enpresak, urtero egin ohi duen modura, aurtengoan ere XVII. enpresa ideia onenaren lehiaketa antolatu du.

    Zarauzko OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOKO  bost ikasle oriotar izan dira 2. saria lortu dutenak: Mirari Arriola, Olatz Mujika, Garazi Iturzaeta, Leire Manzanas eta Itziar Ayestaran.

  3. XXVI. Salbatore Mitxelena literatur lehiaketa

    2008 - 04 - 14

    XXVI. Salbatore Mitxelena literatur lehiaketan, E mailan, ipuinen atalean, hiru sariak Oteitzako ikasleek lortu dituzte.
     
    1: Bingen Urbieta: Apustulari desagertuaren kasua
    2. Jon Aranburu: In secula seculorum
    3. Mikel Fernandez: Aitaren izenean…

  4. Oteitza Lizeo Politeknikoko batxilergoko ikasleen notaren media Euskal Autonomi Erkidegoko ikasleen notaren media baino askoz ere altuagoa izan da.

    2008-06-23

    Gure ikasleetatik, Selektibitateko azterketa egin duten %100ak gainditu ditu probak.

    Beste urte betez, pozgarria izan zaigu selektibitateko ohiko azterketaren noten emaitzak jasotzea, emaitza ikaragarri onak izan baititugu, Euskal Autonomi Erkidegoan azterketa egin dutenak lortutako 6,19a baino nota hobea lortu baitute.

  5. Enpresek eta gizarte erakundeek BAI EUSKARARI ziurtagiriaren aldeko apustua berretsi dute Donostiako Kursaal Jauregian

    2008-06-24

    Oteitza Lizeo Politeknikoak Bai Euskarari ziurtagiria berreskuratu du aurtengoan ere.