Erasmus 2008

Erasmus Mundus programa Europar Batasunak 2003an ezarri zuen. Oteitzan 2007an ezarri zen.

Matrikulazioa

Batxilergoa:....................................... Uztailak 6ra arte. Zikloak:.............................................. Uztailak 13ra arte.

Azken Berriak

Albisteak

  1. Ezohiko aukeran ere, gure ikasleen %100ak gainditu ditu probak. Ikasleen notaren batez bestekoak Erkidegoaren batez bestekoa gainditu du berriz

    2010-07-15

    Aurtengoa urte oparoa izan da. Hautaprobetara aurkeztutako 128 ikasleek gainditu dute azterketa. Ezohiko aukeran, ohikoan bezala, aurkeztutako guztiek gainditu du proba.

    Azterketa honetara aurkeztu direnak batxilergoa amaitu duten 9 ikasle izan dira. Oteitzatik eraman duten batez besteko nota 5,83 izan da. Euskal Herriko ikastetxeen batez bestekoa 4,56 da.

  2. Ina Zulaika Holandan izan da Hetel Elkartearekin

    2010-06-22

    Holandako Lanbide Heziketa Zentroen egitura eta funtzionamendua nolakoa den ezagutzeko asmoz, Hetel Lanbide Heziketako ikastetxe kontzertatuen elkarteak bidaia bat antolatu zuen Herbehereetara, joan den maiatzaren 16tik 21era. Bertan, ikastetxeetako Administrazio eta Finantzak zikloetako irakasleak izan ziren.

  3. Gure ikasleetatik, Selektibitateko azterketa egin duten %100ak gainditu ditu probak. Ikasleen notaren batez bestekoa Erkidegoaren batez bestekoa baino askoz altuagoa izan da

    2010-06-18

    Beste urte betez, pozgarria izan zaigu selektibitateko ohiko azterketaren noten emaitzak jasotzea, emaitza ikaragarri onak izan baititugu, Euskal Autonomi Erkidegoan azterketa egin dutenak lortutako 6,49a baino nota hobea lortu baitute.
     
    Euskadin ohiko selektibitateko azterketan %97,62k gainditu du, Gipuzkoan %98,52k eta Oteitza Lizeo Politeknikoan %100ak. Berri pozgarria guretzat.

  4. 2. Batxilergoko ikasleen Solidworkseko diseinuak eta animazioak

    2010-06-14

    Oteitza Lizeo Politeknikoko 2. batxilergoko ikasleen Solidworkseko diseinuak eta hauen animazioak dituzu ikusgai. Benetan lan politak eta erakargarriak, eta dudarik gabe beraiek hartutako mailaren adierazgarri.

    Proiektuak ikusteko egin klik hemen.

  5. Oteitzako ikasleak ekintzailetasuna lehiaketan sarituak

    2010-06-10

    Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzailetasuna eta autoenplegurako gaitasuna saritu ditu aurtengoan ere, Ekin! enpresa ideien III.lehiaketaren bitartez. Hala, gazteei eta eratuta edota eratzear dauden enpresei bultzada eman die erakundeak.