Azken urteetan nabarmen geratu dena, gure inguruko enpresak eskaintzen dituzten lan motak, arlo industrialeko teknikari titulaziotan formatu den jendearentzat dela, hau da, batxilergo ikasketak bukatu ondoren lanbide heziketako ibilbidea hautatzen dutenak lan txertatzean etorkizuna bermatua dutela % handi batetan. Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratutako datuen arabera fabrikazio mekanikoa eta elektrizitate elektronika familietan %80 ingurukoa da lan txertatze maila eta 30 egun inguruko media behar dute lehen lan postua aurkitzeko. Gure kasuan, horietako ziklo batzuetan %100a da txertatze maila eta ikasketak-praktikak bukatu eta hurrengo egunean hasten dira ia gehienak.