Aurtengoan ere eta hamaikagarrenez jarraian. Ekainaren 5tik 7ra bitartean egindako Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE), lehen hautaproba zena, emaitza arrakastatsua izan da Oteitzako ikasleentzat.  136 ikasle izan dira Lizeotik aurkeztu direnak, hain zuzen ere, eta guztiek gainditu dute.  Egindako lanak eman du bere fruitua. 

Beraz, zorionak guztioi eta zorte on ibilibide berrian!!!!

Oteitza Lizeoko batxilergoko ikasleen notaren batez bestekoa Euskal Autonomi Erkidegoko ikasleena baino altuagoa izan da.

Aurtengoan ere, gure ikasle guztiek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko proba gainditu dute.

Beste urte batez ere pozgarria izan zaigu Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko (USE), lehen hautaproba zena, ohiko azterketen emaitzak jasotzea, datu biribilak izan baititugu. Aurtengoan ere Euskal Autonomi Erkidegoan azterketa egin dutenen nota baino, 6,65a, emaitza hobea lortu baitute gure ikasleek.

Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko USEko azterketa %97,53ek gainditu dute, Gipuzkoan %98,32k eta Oteitza Lizeoan, berriz, %100ak. Berri pozgarria denontzat.

Aurtengo erronka sekulakoa izan da, 2. batxilergoan ikasle andana izan baita Oteitzan bueltaka. Ohikotan 136 ikasle aurkeztu dira USEko azterketara eta Oteitzatik eraman duten batez besteko nota 7,77 izan da. EAEko ikastetxeen batez bestekoa, berriz, 7,67 izan da. Hamarren bat baino ez da, baina kalitatezko hezkuntzaren, eta egindako lanaren ondorio dira.

Bestalde, USEko ezohiko azterketak, datorren hilaren 3, 4 eta 5ean izango dira. Bertara gure ikasle gutxi batzuk joango dira eta beraiei ere zorte ona opa diegu.

Gure ikasleei eta baita irakasleei ere Zorionak!!!

Esparrua: