Ikasketa Plangintza

Lehen Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 - Industria-automatismoak 264 h.
M2 - Elektronika 132 h.
M3 - Elektroteknia 198 h.
M4 - Barneko instalazio elektrikoak 297 h.
M8 - Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 66 h.
M10 - Ingeles teknikoa 33 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M5 - Banaketa-instalazioak 105 h.
M6 - Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak 105 h.
M7 - Instalazio domotikoak 126 h.
M9 - Makina elektrikoak 126 h.
M11 - Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 h.
M12 - Enpresa eta ekimen sortzailea 63 h.
M13 - Lantokiko prestakuntza 380 h.

Irteera Profesionalak

Lanbide ingurunea:

  • Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
  • Eraikuntzako argiketaria.
  • Industria-argiketaria.
  • Mantentze-argiketaria.
  • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

Helburu orokorrak:

  • Instalazioetako eta ekipoetako elementuak identifikatzea, eta, horretarako, planoak eta eskemak aztertzea, eta materialak eta aurreikusitako prozedurak ezagutzea, betiere muntatzeko eta mantentzeko lanekin lotzen den logistika ezartzeko.
  • Zirkuituen eskemak eta kokalekuen krokisak edo planoak delineatzea, eta lan horretan marrazketarako eta irudikapen sinboliko normalizatuko bitartekoak eta teknikak erabiltzea, instalazioa edo ekipoa konfiguratu eta kalkulatzeko.
  • Instalazioetako eta ekipoetako elementuen dimentsio fisikoak eta elektrikoak kalkulatzea, kalkuluko prozedurak aplikatuz eta arauzko aginduei erreparatuta, instalazioa edo ekipoa konfiguratzeko.
  • Materialen eta eskulanaren kostua baloratzea, eta, horretarako, katalogoak eta obra-unitateak kontsultatzea, muntatzearen eta mantentzearen aurrekontua egiteko.
  • Muntaiako eta segurtasuneko tresnak, erremintak, ekipoak eta bitartekoak hautatzea, eta, hala, obra-baldintzak aztertzea eta egin beharreko eragiketak aintzat hartzea, beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak metatzeko.
  • Instalazioaren edo ekipoaren elementuen kokalekua eta zirkuituen trazadura identifikatzea eta markatzea, dokumentazio teknikoko planoak benetako kokalekuarekin lotuz, betiere instalazioa zuinkatzeko.
  • Mekanizazioko, konexioko, neurketako eta muntaiako teknikak aplikatzea eta, horretarako, ekipoak, erremintak eta tresnak maneiatzea – ezarritako prozeduren arabera eta kalitate- eta segurtasun-baldintzei jarraituz –, betiere instalazioa, sareak, azpiegiturak eta makinak muntatzeko eta mantentzeko.
  • Euste-elementuak kokatzea eta finkatzea eta muntaiako planoak eta zehaztapenak interpretatzea, segurtasun- eta kalitate-baldintzei jarraituz, betiere instalazioak, sareak eta azpiegiturak muntatzeko.
  • Instalazioetako, ekipoetako, azpiegituretako eta makinetako ekipo eta elementu osagarriak kokatzea eta finkatzea, planoak eta krokisak interpretatuz, ekipoak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko.
  • Instalazioetako, ekipoetako, azpiegituretako eta makinetako ekipo eta elementu osagarriak konexio eta loturako tekniken bitartez eta dokumentazio teknikoaren eskemen arabera konektatzea, ekipoak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko.
  • Makina elektrikoak mihiztatzeko eta konektatzeko eragiketak egitea, planoak interpretatuz eta osagaiak muntatuz eta desmuntatuz (gunea, harilak eta bornakaxak, besteak beste), makina elektrikoak instalatzeko eta mantentzeko.
  • Instalazioetako eta ekipoetako disfuntzioen eta matxuren ondorioak eta kausak aztertzea eta kokatzea eta, hala, neurketa-ekipoak erabiltzea eta emaitzak interpretatzea, betiere mantentzeko eta konpontzeko lanak egiteko.
  • Elementu akastunak edo narriatuak doitzea eta ordezkatzea eta, horretarako, ekipoak desmuntatzea eta muntatzea, konexiorako eta deskonexiorako lanak egitea eta mantentze-planak eta kalitate- eta segurtasun-protokoloak aztertzea, mantentzeko eta konpontzeko lanak egiteko.
  • Konexioak, maniobra eta babeseko aparatuak, seinaleak eta parametro bereizgarriak, besteak beste, ezarritako tresneria eta protokoloak erabiliz eta kalitate- eta segurtasun-baldintzetan egiaztatzea, instalazioaren edo ekipoaren funtzionamendua egiaztatzeko.
  • Mantentze-lanen fitxak, gertakarien txostenak eta instalazioaren ziurtagiria betetzea prozedura eta formatu ofizialen arabera, instalazioaren edo ekipoaren dokumentazioa lantzeko.
  • Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
  • Lan-taldearekin komunikazio eraginkorrak mantentzea, eta, horretarako, argibideak interpretatzea eta ematea, kontingentzien aurrean irtenbideak proposatzea eta taldekideen jarduerak koordinatzea, jarrera ireki eta arduratsuarekin, enpresaren antolamenduan integratzeko.
  • Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aztertu eta deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan egin beharreko ekintzak adieraztea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.
  • Produkzio-prozesu bateko lan-jarduerak baloratzea eta prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko.
  • Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duen harremana identifikatzea eta baloratzea, eta lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertzea, eguneratze eta berrikuntzako izpirituari eusteko.
  • Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.