Titulu honen gaitasun orokorra da txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumen babeseko zehaztapenak beteta.

Ikasketa Plangintza

Lehen Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 - Mekanizazio-prozesuak 165 h.
M4 - Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa 363 h.
M5 - Sistema automatizatuak 165 h.
M6 - Metrologia eta saiakuntzak 132 h.
M7 - Interpretazio grafikoa 132 h.
M8 - Ingeles teknikoa 33 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M2 - Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 252 h.
M3 - Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa 210 h.
M9 - Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 h.
M10 - Enpresa eta ekimen sortzailea 63 h.
M11 - Lantokiko prestakuntza 380 h.

Irteera Profesionalak

Lanbide ingurunea:

  • Makina-erreminten langile doitzailea.
  • Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
  • Metalak lantzeko makinen eragilea.
  • Makina-erreminten eragilea.
  • Industria-roboten eragilea.
  • Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
  • Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Helburu orokorrak:

  • Mekanizazio-faseak identifikatu eta aztertzea, zehaztapen teknikoak interpretatuta eta fase bakoitza ezaugarrituta, prozesu egokiena ezartzearren.
  • Mekanizazio-prozesua aztertu ondoren, mekanizazioko makinak eta ekipoak prestatzeko tresnak eta erremintak aukeratzea.
  • Zenbakizko kontroleko programen, roboten eta manipulagailuen ezaugarriak antzematea, eta programazio-lengoaiak dagozkien aplikazioekin lotzea, makinak eta elementuak programatzearren.
  • Makinen kontrolak antzeman eta manipulatzea, eta elementu mekanikoak lortzeko eragiketa-sekuentzia justifikatzea.
  • Neurtzeko tresnak eta ekipoak aukeratzea, horien ezaugarriak produktuari buruzko zehaztapenekin erlazionatu ondoren, neurketaren fidagarritasuna ziurtatzeko.
  • Produktu mekanikoen parametroak neurtzea, horien balioa kalkulatzea eta zehaztapen teknikoekin alderatzea, egokiak direla egiaztatzeko.
  • Makinen eta ekipoen mantentze-beharrak identifikatzea, eta horien garrantzia justifikatzea, funtzionalak izango direla ziurtatzeko.
  • Kontingentziak antzeman eta baloratzea, horien sorburua zehaztea eta dagokion lanbide-jarduerari lotutako gorabeherak konpontzeko ekintza zuzentzaileak deskribatzea.
  • Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aztertu eta deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan abian jarri beharreko ekintzak adieraztea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.
  • Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.
  • Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.
  • Negozio-aukerak antzematea, merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertuta, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
  • Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.