Lanbide Heziketaren bidez gazteen langabezia-tasa handiak arintzeko neurriak sustatzeko, eta gazteen lanbide-kualifikazioa eta espezializazioa bultzatzeko, ikastetxeko irakatsi eta ikasteko prozesua eta enpresan lan egitea eta ikastea uztartzearen bitartez.

HELBURUAK

  • Programaren helburua da gazteei Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea, ikastetxearen eta enpresaren artean partekatuta garatzen den ikaskuntza-prozesuaren bidez.
  • Ikastetxeak eskatzen dituen gaitasunen osagarri izango diren beste batzuk garatzea (talde-lana, erantzukizuna...); enpresa baten eguneroko martxa zertan den ikustea; lanbide batean jarduteko eta enpresa baten behar zehatzei erantzuteko ezagutza, trebetasunak eta abileziak  lortzea (espezialitateak).
  • Lanbide-heziketako ikastetxean lortutako gaitasunen eta lan-munduan behar direnen arteko aldeak minimizatzea.
  • Gazteak lan-mundura hurbiltzeko eta sartzeko konponbideak bilatzen saiatzea.
  • Gazteak lan-munduan lehenago hastea, gazteen jarduera-tasa hobetuz, eta prestakuntzaren eta enpleguaren arteko lotura azaleratzen laguntzea.
  • Lan-merkatuan eskaintza eta eskaria hobeto uztar daitezen ahalbidetzea. Gazteei baliabide ekonomikoak eskuratzeko modua ematen die eta, aldi berean, kualifikazio profesionala eta lan-esperientzia egiaztatua lortzekoa.
  • Ikastetxearen eta enpresen arteko hurbilketa ahalbidetzea, eta hartara, edukiak eta pedagogia metodoak berritu daitezen bultzatzea.

PRESTAKUNTZA, IKASTETXEAN ETA ENPRESAN

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatuentzako dago pentsatua; ikastetxe horiek 16 eta 30 urte bitarteko gazteak behar dituzte izan, lanbide-heziketako prestakuntza-zikloren batean matrikulatuta, halako moldez non ikasleek ikastetxean eta enpresan txandaka ikasteko aukera izango duten.

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa duala ikastetxeen eta enpresen baterako parte-hartzearen bidez garatuko da, eta enpresek ikastetxeen eskura jar ditzakete lanbide-modulu edo prestakuntza-modulu zehatz batzuk erabat edo partzialki emateko guneak, instalazioak edo adituak.

Ikastetxean, dagokion araudian ezarritako espezialitate edo titulazioetako irakasleek emango dituzte prestakuntza-jarduerak. Enpresak guneak, instalazioak eta langile adituak jarri ahal izango ditu bertan emango den prestakuntzarako.

Ikasleek enpresan egingo duten lanak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, produkzio-emaitza lortzeaz gainera, enpresan egindako lan horiek ikaskuntza bideratu behar dute, eta, azken finean, tituluari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta beste gaitasun pertsonal eta sozial batzuk eskuratzea bideratu behar dute.

Ikastetxean egindako prestakuntzaren iraupenak errespetatu beharko ditu, gutxienez, dagokion titulua sortzeko Errege Dekretuan modulu bakoitzari esleitutako orduak, eta ezingo ditu gainditu Euskal Autonomia Erkidegoko curriculuma ezartzeko Dekretuan modulu bakoitzarentzat ezarritako ordu-kopuruak.

Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuan oinarritutako programa batean parte hartzen duten ikasleak Lantokiko Prestakuntza modulua egitetik salbuetsita geratuko dira, erabat edo partzialki. Erabat salbuetsita geratzeko, kontratu-aldia urtebetekoa izan beharko da gutxienez. Proiektuari dagokion modulua, halakorik balego, enpresako lanaren testuinguruan garatu ahal izango da.

 
PROGRAMAREN MODALITATEAK
Ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza-programa dualek prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuaren modalitatea izango dute oinarri.

Orokorrean, proiektuek kontuan hartuko dute heziketa-zikloaren lehenengo ikasturtea ikastetxean egitea, eta bigarren ikasturtea, berriz, ikastetxean eta enpresan egindako txandakako ikas-ekinezko prestakuntza izatea. Halaber, aurkeztu ahal izango dira txandakako aldiaren iraupen luzeagoa proposatzen duten proiektuak,  enpresa edo produkzio-sektore jakin batzuk eskatutako espezializazioarekin lotutako prestakuntza-alderdiak barnean hartu ahal izango dituztenak. Txandakako aldiaren urtebetetik gorako iraupena proposatzen duten proiektu horiek Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarritako eta baimendutako ereduen araberakoak izan beharko dute.

EranskinaTamaina
PDF icon fp_dual_diptico_euskera_final.pdf1.9 MB