Lanbide Heziketako ikasleek, bere bigarren urteko ikasketak amaitu ondoren, enpresa-praktikak egin behar ditu, 336 ordu sartuaz, gipuzkoako edo atzerriko enpresetan.

  • Gipuzkoako enpresetan

    Ikasleek eskola-enpresa praktikak egin ahal izateko, ikastetxeak ehun enpresa baino gehiago ditu berarekin elkarlanean.

  • Atzerriko enpresetan

    Lanbide Heziketa egin duten ikasleek, atzerriko enpresa batean praktikak egiteko aukera dauka, ERASMUS+ programaren bitartez.

Education and Training

Europar proiektuak

Carta Universitaria Erasmus

Oteitza Lizeo Politeknikoak Carta Universitaria Erasmus (Erasmus University Charter-EUC) deritzona eskuratu du. Carta honek goi mailako hezkuntza erakundeek Erasmus programaren barruan Europar lankidetza proiektuak egin ahal izateko 2014-2020 bitarterako markoa definitzen du. Cartan goi mailako heziketa erakundeek Erasmus jardueretan errespetatu behar diren oinarrizko printzipio eta gutxieneko betebeharrak zehazten dira.

Carta Universitaria Erasmus eskuratzerakoan agindu legez Oteitza Lizeo Politeknikoak idatzitako Erasmus Policy Statemet (EPS) atxikitzen da ondoko estekan.

ERASMUS+

HELBURUAK

  1. Gaitasunak hartzen lagundu, norberaren garapena hobetu eta lan munduratze aukerak gehitu.
  2. Atzerriko hizkuntza konpetentziak sustatu.
  3. Beste herrialde eta kulturen kontzientzia hartzen lagundu.
  4. Atzerriko ikaste prozesuan lortutako gaitasunen errekonozimendua ziurtatu.

ZERTAN DATZA?

  • 13 asteko praktikak lantokietan
  • Online hizkuntzako ikastaroa – hasierako eta azkeneko mailako probak
  • Lantokiko Prestakuntza modulua baliozkotzea
  • Lantokiaren ziurtagiria

NORTZUK FINANTZIATZEN DUTE?

  • Europar Batasunak, SEPIE erakundearen bitartez (Servicio Español Para la Internacionalización de la Educación)
  • Eusko Jaurlaritzak eta Caixak Goi Maileko ikasleentzat

BALDINTZAK

  • GMHZ bateko 2. kurtsoko ikaslea izatea HETEL sareko ikastetxe batean ikasturteko edozein titulazio ofizialean (ikasturtean matrikulatuta)
  • Matrikulatuta dagoen ikastetxe horretako hautaketa prozesuan aukeratua izatea, eta inongo diziplina espedienterik edo antzekorik ez edukitzea.
  • EBeko kide diren edozein 28 herrialde bateko hiritartasuna edukitzea, eta parte hartzen duten herrialde batekoa ez izanda ere, proiektuari elkartutako HETEL zentro batean matrikulatuta egotea.
  • Ezin izango da aldi berean beste programa edo beka batean parte hartu.
  • Erasmus praktiketako ikasleek, Lan Praktiken Ziurtagiria DERRIGORREZ eduki beharko dute,bukaeran dokumentua aurkeztu beharko dutelarik.

POLTSA EKONOMIKOA

  • SEPIE- Herrialde bakoitzaren bizi-mailaren arabera (1200€ eta 900€ artean)
  • Eusko Jaurlaritzaren laguntza, zehaztu gabe (GMHZ soilik).

ORDAINKETAREN PROZEDURA

Onuradunei poltsa ekonomikoaren ordainketa, adierazten duten kontu korrontera (kontu horren titular edo titularkide izan behar dute) transferentzi bidez bi epetan egingo zaie:

  • Poltsaren %80 enpresan hasitakoan.
  • Gainontzekoa egonaldiaren amaieran.
  • Caixaren diru-laguntza gutxi gorabehera maiatzean ordainduko da (GMHZ soilik).
  • Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza gutxi gorabehera urrian ordainduko da (GMHZ soilik).