Aurtengoan ere , zikloetako 1.mailakoek  erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren eredua ezagutzen joateko asmoz,

ordu t´erdi ikasgelan talde lanean aritu ondoren, hondartzan amaitu den erronka burutu dute goiz guztian zehar. 

Partaideek iaz  izan zuten baino itsaso zakarragoa izan dute, 

halere denak oso lan bikaina gauzatu dute: 

 Bizikidetzako egun ederra igaro dugu!!,

 Zorionak denoi!!!

Erronketan oinarritutako ereduaren planteamenduak ikaskuntza mekanikaren berrinterpretazioa eskatzen du:

Ereduari gehien egokitzen zaion interpretazioa, ikaskuntza bilakaera prozesutzat hartzen duena da, eta interpretazio horren arabera, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren arduraduna da. Erronketan oinarritutako ikaskuntzak, ikasleek ahalik eta emaitzarik onenak lortzea du helburu, eta horretarako ikasleek lanerako agertoki eta une desberdinak izango dituzte eta banaka zein taldean egingo dute lan. Emaitza hauek aztertu egiten dira, eta zerk funtzionatu duen eta zerk ezikusten da. Horren arabera, betiere maila handiagoko emaitzak lortzearren, hurrengo erronkan zer gauza errepikatuko diren edota zer aldatuko diren erabakitzen da.

Egoera gatazkatsuak hainbat taldetan antolatuta dagoen gela bati planteatuko zaizkio, eta proposatuko den lan‐prozesuak ikasleari egoera gatazkatsu hori erronka gisa bizitzeko aukera eman beharko dio. Hortik abiatuta, emaitzarik onenak lortzea ahalbidetuko dion beharrezko ezagutza sortzeko aukera izan beharko du.

Bideoa: https://youtu.be/7vi6HuVd4R4

Gure esker ONA Gurutz Gorrikoei,   emandako laguntzagatik eta azaldutako prestutasunagatik, bejon dizuela!!!