Joan den apirilak 24ean, Oteitza Lizeo Politeknikoak antolatuta, Batxilergoko neskei saio bat antolatu genien, inguruko enpresen errealitatea ezagutu zezaten. Horretarako Engranajes Juaristiko Gerentea den Ana Belen Juaristi, Indaux eta Okineko Giza Baliabide Zuzendaria den Generosa Cerviño eta GKN Driveline Zumaiako Giza Baliabide Zuzendaria den Eugenia Iraola izan genituen enpresen ikuspegia emanez eta Gema Marrero, Maitane Alkorta eta Maider Ostolaza ikasle eta ikasle ohi ikuspegiarekin.

Antoniano Aretoan bildu ziren 80 neskek gaur egun enpresak zein egoeratan dauden jakiteko aukera izan zuten, emakumeak enpresan txertatzeko egiten ari diren ahaleginaren berri eman zien eta zein profiletako jendea hartzen ari diren zehaztu zuten. 

Saioaren zehar martxoak 8ko bideo batzuk ere proiektatu ziren enpresen bideoetaz gain.

Zalantzarik gabe oso oso interesgarria!!!!! Eskerrik asko parte hartzeile guztiei!!!!!!!

Esparrua: