Larraioz enpresako Bittor Larraioz-en eskutik , ikasleek ekintzailetasunari buruzko informazio aberasgarria jaso dute. Bittor-ek, bere ekintzailetasun bidean emandako pausoak azaldu dizkigu eta  gainera , etorkizuneko ikuspegiarekin , industria munduan aditu gisa aritu zaigu modu zabal eta egoki batean. Goi mailako 1.mailako ikasleak izan dira bertan ( Mekatronika, Automatizazioa eta Robotika industriala, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programaziokoak). Amaitzeko, egungo bi gakoren bitartez: gamifikazioa eta teknologien erabilera, ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatzeko, kahoot  app-a erabili da , "podiuma" egin dutenen artean ekintzailetasun oroigarri xume batzuk banatuaz. 

Urratsbat enpresak sortzen laguntzeko programa bat da, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta ikastetxearekin prestakuntza ez-arautuaren bidez zerikusia duen edozein pertsonari zuzendua.

Urratsbatek aholkularitza integraleko zerbitzu bat eskaintzen dio pertsona ekintzaileari bere enpresa abian jartzeko prozesuan, ikastetxean bulego bat erabiltzeko aukera enpresaren funtzionamenduaren lehen hilabeteetarako eta, proiektuak hala eskatzen badu, beste instalazio batzuk erabiltzeko aukera, hala nola ikastetxeko tailerrak, produktuaren prototipoak egiteko azterketa-fasean.