Apirilaren 19an, 1.Batxilergo ikasle talde bat  automozio alorreko  Zumaiako GKN Driveline enpresa bisitatzera  joan zen.

Bertako arduradunek  zer egiten duten eta bere teknologi maila altuari buruzko azalpenak eman zituzten. 

Ondoren,  fabrikazio saileko  teknikari batekin  fabrikako  robot  eta  makinen  lanak zuzenean ikusteko aukera edukiko genuen.

Horrelako  maila  altuko fabrikazio  prozesu automatizatua   oso toki gutxitan dago, Euskadi mailan. 
       
Fabrikazio  eremutik,   produktuaren  fidagarritasuna  neurtzeko  laborategira  joan ginen. Goi mailako saikauntzak eta ikerketak egiteko  erabiltzen dituzte bertako baliabdeak. Toki oso ikusgarria.

Bisita amaitzeko,  Oteitza Lizeoan Goi  mailako zikloa egin zuen eta  GKN bertan  DUAL  praktikak eginiko ikasle  batek bere esperientzia azaldu zien ikasleei. 

GKN eko arduradunen hitzetan, enpresak bere fabrikazio alorrean gizon-emakumeen  arteko berdintasunaren bila dihardu; Neskei ikasketa teknikoak egitera animatuz, bai Lanbide Heziketan  (DUAL sisteman) bai Injenieritzan.

Mila esker gurekin egon ziren bertako arduradun eta teknikariei.

Esparrua: