Lanbide Heziketako titulazio ofizial honek, industri aplikazioentzako neurketa kontrol eta erregulazio ekipo eta instalazio automatikoak garatzeaz gain, horien exekuzioa eta mantenua gauzatzeko gaitasuna ematen dio profesional honi, Goi mailako teknikari koalifikazioarekin.

Ikasketa Plangintza

Lehen Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 -Sistema elektriko, neumatiko eta hidraulikoak 165 h.
M2 -Sistema sekuentzial programagarriak 165 h.
M3 - Neurketa eta erregulazio sistemak 165 h.
M4 - Potentzi sistemak 198 h.
M5 -Dokumentazio teknikoa 99 h.
M6 - Informatika industriala 99 h.
M13 -Lan prestakuntza eta orientabidea (LPO) 99 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M7 - Sistema programagarri aurreratuak 120 h.
M8 - Robotika industriala 100 h.
M9 - Komunikazio industrialak 140 h.
M10 - Industria automatizazio sistemen bateratzea 140 h.
M11 - Automatizazio eta robotika industrialeko proiektua 50 h.
M12 - Ingeles teknikoa 40 h.
M14 - Enpresa eta ekimen sortzailea 60 h.
M15 - Lantokiko prestakuntza 360 h.

Irteera Profesionalak

Lantzen diren gaitasunak:

  • Prozesu sekuentzialetarako sistema automatikoak garatu eta mantentzea.
  • Prozesu jarraituetarako neurketa eta erregulazio sistema automatikoak garatu eta antentzea.
  • Informatikako eta industri komunikazioko sistemak garatu eta mantentzea.
  • Potentziako sistema elektrotekniakoak garatu eta mantentzea.
  • Sistema automatikoen eraikuntza eta mantenua antolatu, kudeatu eta kontrolatzea.
  • Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa edo lantegi txikietan.

Helburu Orokorrak:

  • Zehaztapen jakin batzuetatik abiatuta, makina eta/edo prozesu industrialetarako energia elektrikoaren banaketako, aginteko, kontroleko, erregulazioko eta komunikazioko sistemak konfiguratzea, kasuak kasu ekipo eta material egokienak aukeratuta.
  • Makina eta/edo prozesu automatikoak kontrolatu eta erregulatzeko proiektuei dagokien dokumentazioa behar bezala aztertu eta interpretatzea.
  • Makinak eta/edo prozesuak automatizatzeko ekipo elektroteknikoei dagozkien kontrol programak lantzea, kasuak kasu, lengoaia, prozedura eta egitura egokienak erabilita, sistemaren funtzionamendua optimizatu eta haren fidagarritasuna eta segurtasuna ziurtatzearren.
  • Kontrol eta erregulazio sistema automatikoak doitzeko beharrezko egiaztapenak, neurriak eta doikuntzak egitea.
  • Erregulazio lotura kopuru mugatua duten makina eta/edo prozesu sekuentzialak eta/edo jarraiak automatizatzeko proiektuak definitu eta garatzeko beharrezko dokumentazioa lantzea, haiek zehazteko beharrezko kalkuluak, eskemak eta planoak eginez, kasuak kasu informatika erreminta egokienak erabilita.
  • Kontrol eta erregulazio sistema automatikoetan matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko jardun prozedurak zehaztea, teknologia elektrotekniakoetan eta fluidokoetan oinarrituta. Horretarako, berariazko "hardware" eta/edo "software" tresna egokienak zehaztea eta/edo proposatzea eta prozedura horiek eskatutako zehaztasunez eta formatu eta euskarri egokienetan dokumentatzea.
  • Sistema automatikoak burutu eta mantentzeari dagokionez, proiektuetan oinarrituta produkzioa antolatu eta kudeatzeko teknikak aplikatzea, kasuak kasu informatika erreminta egokienak erabilita.
  • Erabateko kalitateari buruzko kontzeptuen garrantzia baloratzea eta, automatizazio proiektuak burutu eta mantentzean, kalitate horren bereizgarri diren teknikak aplikatzea.
  • Sistema automatikoen industria aplikazioen esparruan segurtasunak duen garrantzia baloratzea eta kasuak kasu araudi eta prozedura egokienak aukeratu eta aplikatzea.
  • Sistema automatikoak diseinatu, burutu eta mantentzekoa jarduera arautu eta baldintzatzen duen lege, ekonomia eta antolamendu esparrua ulertzea, lan harremanetatik eratorritako eskubide eta betebeharrak identifikatuz eta ezarritako prozedurei jarraitzeko eta bertan azal daitezkeen anomalietan eraginkortasunez jarduteko gaitasuna lortuz.
  • Lanbidearen jardunarekin lotutako hainbat informazio iturri bilatu, aukeratu eta baloratzea eta, horrela, sistema automatikoen eraikuntza eta mantentze sektorean bere kasa ikasteko gaitasuna garatzeko aukera izatea eta bere lanbide gaitasunak sektoreko teknologia eta antolamendu aldaketetara egokitu eta bilakatzeko aukera izatea.
  • Enpresako gainerako arloekin, bezeroekin eta hornitzaileekin komunikatzeko edozein prozesutan parte hartzeko bide emango dioten estrategiak menperatzea.
  • Bere kargura dituen profesionalak prestatu eta aholkatzeko ezinbesteko dokumentazio teknikoa aztertu, egokitu eta, hala badagokio, sortzea.
  • Eremu edo sektore honetan garatu beharreko prozesuetan ingurugiroarekiko inpaktu negatiboak minimizatuko dituzten irtenbideak ezartzerakoan parte hartzea eta lankidetzan jardutea.

Lan Irteerak:

Ikasketa hauek bukatzen dituzten ikasleek, potentzi sistema elektroteknikoak, sekuentziazko prozesu eta erregulazio sistema automatikoen inguruan egingo dute lan, honako lanpostuak betez:

  • Proiektugile elektroteknikoa.
  • Automatizazioko teknikaria.
  • Industri instrumentazioko teknikaria.
  • Prozesu kontrolean teknikaria.
  • Makina elektrikoen erregulazio eta kontrolean teknikaria.
  • Industri elektronikan teknikaria.
  • Industri elektrizitatean teknikaria.
  • Etab.

Honela teknikari hauen lana, sistema automatiko eta sekuentziazkoen eremuan, produktuaren definizioa, proiektua, muntaia, prest ipintze eta mantenua izango lirateke.