Hondartzako Erronka 2018

Aurtengoan ere , zikloetako 1.mailakoek  erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren eredua ezagutzen joateko asmoz,

ordu t´erdi ikasgelan talde lanean aritu ondoren, hondartzan amaitu den erronka burutu dute goiz guztian zehar. 

Partaideek iaz  izan zuten baino itsaso zakarragoa izan dute, 

halere denak oso lan bikaina gauzatu dute: 

 Bizikidetzako egun ederra igaro dugu!!,

LANBIDE HEZIKETAN onartu eta ez onartuak izan direnen BEHIN BETIKO zerrenda / ADMISIÓN DEFINITIVA DE ALUMNOS/AS PARA EL CURSO 2018-19 en CICLOS

(EGUNERATUTA 2018-07-12 / ACTUALIZADO 12-07-2018) Hurrengo ikasturterako Oteitza Politeknikoan LANBIDE HEZIKETAN onartu eta ez onartuak izan direnen BEHIN BETIKO zerrenda (ZIKLOKA eta IKASLEKA) argitaratu du Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saila

FRESMAK enpresara bisita eta SURFa, GOIZ BOROBILA!!!!!!!

Joan den  apirilaren 28an Erdi Mailako 1. kurtsoko ikasle guztiak  FRESMAK enpresara bisitan izan ziren, Mekanizazioa eta Instalazio Elektrikoak zikloetako ikasleak.  Bertan enpresaren egitura, sekzio desberdinak, mekanizazioak eta muntaiak ikusteko aukera izan zuten.

Bisita oso interesgarria izan bazen ere eguna ez zen hor amaitu, Lucia eta Axpi irakasleen laguntzaz SURFa egitera joan bai ziren hondartzara, era honetan goiz borobila pasaz.

Irakasle eta ikasleen esanetara gehiagotan egin behar dira horrelakoak!!!!

Hetel Abantean jardunaldiak: Iñigo Ugarte

HETELen Lanbide Heziketako 20 ikastetxeek Abantean jardunaldiak antolatu dituzte, beren ikasleei helburuak lortzeko orduan jarrera positiboa izateak duen garrantzia helarazteko.

Egitasmo horren barruan, Iñigo Ugartek Oteitza Lizeo Politeknikoko  Erdi eta Goi Mailako ikasleei zuzendutako hitzaldi bat eman du, "Datorkigun etorkizuna. Mugitu egin behar gara!. Baino azkar eta ondo" lelopean.

Futbolin Elektropneumatikoetan jolasteko GONBITEA luzatzen dizuegu

Diseinu Mekanikoko  Goi Mailako ikasleak gara eta 2 "futbolin elektropneumatiko" diseinatu, garatu eta montatu ditugu, Oteitza Lizeoko ikasle guztiek beraiekin jolas dezazuen.

Bat hurbiltasun sentsoreez egina dago eta eskuak mugituz jolasten da. 

Bigarren taldearentzat eskolako proiektore baten mandoa jarri dugu eta bertako 2 botoi programatu ditugun futbolinean jolasteko.

Hirugarren tadeak mugikorraren "torche" edo argia piztu beharko du eta futbolina argitu jolastu nahi badu.

Orriak

RSS - Lanbide Heziketa-rako harpidetza egin