2020/21 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago

2020/21 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko (urriaren 9tik azaroaren 9a bitartean).

Informazio guztia link honetan daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).

Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).

Beka eskatu nahi baduzu, baina eskaera on line egin nahi EZ baduzu, ikaslea edota guraso/tutorea Idazkaritzatik pasa dadila, mesedez, inprimakien bila, azaroak 5a baino lehen.

Antzerki egunak izan ditugu martxoaren 2a eta 4a Oteitzan

Antzerki egunak izan ditugu martxoaren 2a eta 4a Oteitzan. Urtero antolatzen duten jaialdi grekolatindarra dela eta Bilbon antzerkia ikusteko aukera izan dugu. Latineko ikasleak Plauto latindar antzerkigilearen "Militar harroputza" obra ikustera joan ziren, euria goian behean zen bitartean, Campos Eliseos antzokira. Bigarren batxilergoko ikasleak, aldiz, Garcia Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" izan zuten ikusgai, eta gelan landutako antzezlana izanik, ikuspegi kritikoa lantzeko aukera izan zuten. Ikasle asko izanagatik denak oso jator eta ederki moldatu ziren.

Unibertsitatera sartzeko probak 18-19

Aurtengoan ere eta hamaikagarrenez jarraian. Ekainaren 5tik 7ra bitartean egindako Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE), lehen hautaproba zena, emaitza arrakastatsua izan da Oteitzako ikasleentzat.  136 ikasle izan dira Lizeotik aurkeztu direnak, hain zuzen ere, eta guztiek gainditu dute.  Egindako lanak eman du bere fruitua. 

Beraz, zorionak guztioi eta zorte on ibilibide berrian!!!!

ENPRESARIAK ETA NESKAK OTEITZAN!!!!!

Joan den apirilak 24ean, Oteitza Lizeo Politeknikoak antolatuta, Batxilergoko neskei saio bat antolatu genien, inguruko enpresen errealitatea ezagutu zezaten. Horretarako Engranajes Juaristiko Gerentea den Ana Belen Juaristi, Indaux eta Okineko Giza Baliabide Zuzendaria den Generosa Cerviño eta GKN Driveline Zumaiako Giza Baliabide Zuzendaria den Eugenia Iraola izan genituen enpresen ikuspegia emanez eta Gema Marrero, Maitane Alkorta eta Maider Ostolaza ikasle eta ikasle ohi ikuspegiarekin.

Orriak

RSS - Batxilergoa-rako harpidetza egin