• Hemen gaituzue berriro kalapita aldizkariaren 20. edizioarekin eskuartean

    Hiruhilekoak joan, hiruhilekoak etorri, hemen gaituzue berriro kalapita aldizkariaren 20. edizioarekin eskuartean. Ale honetan bitxikeria anitz aurki dezakezu, hala nola, garai ezberdinetan irakastea suertatu zaien bi irakasleren pasarte eta iritziak, denbora­pasak, txisteak, horoskopoa eta errezetak. Hurrengo orrian hasi eta zuk nahi duzunean amaituko da korridorean zurekin gurutzatzen den ikasle talde batek hiruhileko honetan zehar ekoiztu duen aldizkaria.Gera zaitez! Mireia Aldaz

  • Ingurumen ekintzak

    Ikasleek Ingurumenaren arloan burututako ekintzekiko duten asetasun maila neurtzen dugu urtero , (energi kontsumoarekiko ,hondakin bereizketarekiko eta sentsibilizazioarekiko)

    Arlo horientzat ditugun helburuak urtez urte hobetzen joan gara. Horiek lortzeko hainbat ekintza martxan jarri ondoren adierazleen emaitzak bikainak izan dira.

    Bestalde ingurumen arloen kuantifikazioan ikerketa sakona egiten da hiru hilabetean behin eta horien kontrola eta murrizketa lortzeko behar diren hainbat ekintza martxan jartzen ditugu.

  • Lizarrusti Lareo Sarastarri mendi irteera

    Eguraldi iragarpena ez zen batere ona, baina iragarpenak ez du sarri asmatzen eta egun pasa bikaina izan genuen Lizarrustiko inguruetan. Euririk ez, baina elurra bai. Elurra gogotik izan genuen Sarastarriko tontorrera iritsi aurreko azken aldapan. Hamaiketako lasai bat egiteko aukerarik ere ez genuen izan. Behin tontorrera iritsi orduko eguzkia agertu zitzaigun bide lagun. Beherakoan zingira duen kobazulora sartu irten azkar bat egin eta berriz Lareoko urtegitik Lizarrustira itzuli ginen.

  • HERRITARREN SOLASALDIAK: EMAKUMEA INDUSTRIAN

    HERRITARREN SOLASALDIAK: EMAKUMEA INDUSTRIAN
    Gizonekin lotutako sektore bat? Emakumeak nola erakarri?
    Industria azkar eraldatzen ari da. Lanpostuek gero eta adimen gehiago eta indar gutxiago eskatzen dute. 4.0 industria aurrera doa maila teknologiko altu eta emankorren bila, genero eztabaidetan erreparatu gabe. Egia bada ere, emakume gehienek zerbitzu eta zainketarekin lotutako ziklo hezigarriak aukeratzen jarraitzen dute. Rolak eta estereotipo sozialak dira emakume gazteak enplegu hobeak eta soldata handiagoak eskeitzen dituzten lanbideak saihestera bultzatzen dutenak?

  • EGA: 2019ko 1. deialdirako matrikula epea zabalik.

    Epea: urtarrilaren 7tik 21era ( eguerdiko 12:00ak arte).
    Nola: internet bidez, honako webgunean: http://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/
    Orri horretan izango dituzu matrikulazio inprimakiaz gain, azterketari buruzko argibide guztiak, egutegia eta baita prestatzeko material osagarria ere. Matrikula betetzean arazorik izanez gero, euskara-irakasleari galdetu edo ZUZENEAN zerbitzura dei dezakezu (012).

  • Kutxa Sariak

    Abenduaren 10ean Donostiako Tabakaleran 2017-18 ikasturtean Lanbide Heziketan Dualean aritu diren Gipuzkoako zenbait  ikasle  saritu dituzte.

    Kutxa Sariak izeneko egitasmo honetan saritua izateko, ikastetxean eta enpresan espediente akademiko onenak dituzten ikasleak izaten dira. Horrela, Oteitza Politeknikoko Unai Bikuña (Goi Mailako Produkzioaren Programazioa) eta Asier De la Mata (Automatizazioa eta Robotika Industriala) jaso dituzte sariak. Biak GKN Driveline enpresan egin dute beraien formakuntza jarduna Dual sisteman.

  • RIS3 Estrategia Fabrikazio Aurreratuan: Negozio Aukerak

    Joan den azaroak 29an, Urola Kosta Mankomunitatean, RIS3 Estrategia Fabrikazio Aurreratuan: Negozio Aukerak saioa antolatu zuen Oteitza Politeknikoak Mankomunitatearen laguntzaz.
    Lehenik SPRIko Amaia Martinezek RIS3 Estrategia: Zientzia, Teknologia eta Innobazio Plana, Euskadi 2020 gaia jorratu zuen.
    Jarraian Oteitza Politeknikoko Iñigo Arangurenek Abiadura Handi eta Etekin Handiko Material Berezien Mekanizazio Aurreratua Espezializazioko Programa aurkeztu zuen.

Páginas